XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordenatze arruntenak horrela egin daitezke, baina badu ordenatzeko baldintza konplexuagoak definitzeko aukera ere menu-barrako Datuak aukeraren barruan.

Datuak menuko Ordenatu hautatu aurretik ordenatu nahi den gelaxka-multzoa zein den hautatu behar da (bestela errorea ematen du), eta menuko aukera hori martxan jarrita elkarrizketa-koadro bat agertzen da, ordenatzeko irizpideak definitzeko.

4.7. Formatua kopiatu

Formatu-definizio bat beste gelaxka batzuetan errepikatu nahi bada, pauso guztiak errepikatu gabe egiteko modua badago: formatua kopiatu.

Horretarako:

1. Kopiatu nahi den formatua dagoen gelaxka-multzoa hautatu.

2. Kopiatu formatua botoia sakatu, tresna-barran ebaki, kopiatu eta itsasteko botoien ondoan dago:

Saguaren erakuslearen itxura aldatu egiten da, ohiko gurutzearen ondoan brotxa agertzen delarik.

3. Hautaketa hau egin bezain azkar formatu-kopiaketa egiten da, saguaren erakuslearen brotxa desagertu egiten delarik, baina gelaxka-multzoak hautatuta segitzen badu, klik egin beste gelaxka batean eta formatu-aldaketa nabarmenagoa izango da.

4.8. Formatua kendu

Zenbait kasutan definituriko formatua datuak mantenduz kentzea komeni izaten da.

Menu-barratik egin daiteke eragiketa hau:

1. Formatua kendu nahi zaion gelaxka-multzoa hautatu.

2. Edizioa menutik Garbitu hautatu eta honen azpimenuan Formatuak.

3. Hori aukeratzearekin batera hautatutako gelaxka-multzoa formaturik gabe geratzen da. Hobeto ikusiko da multzoaren hautaketa desaktibatzen bada.